viernes, 22 de mayo de 2009

Montjuic

Maremagnunian Mediterraneoko itsasuan kulunkatzen diren neurri guztiko txalupa eta itsasontzixak ikustia lasaigarrixe da. Horrez gaiñ hogei metrora zintzilik portu guztixe domiñetie ikusgarrixe da eta gaiñera Isaak moduko lagunaz akonpañatute egon ezkero arrano txurixan potro baltzak ikustia baiño edarraue da.

Kontue da Maremagnutik LLobregat errekaruntz siestan dauzen transatlantikuek areopardua letxe ikusteko ordainddu biharra dauela. Portuan dauen eiffell itxurako dorrien hartzen dan teleferikue (Edo kableferikue) Monjuiceko muiñoraño eruaten dittu bisitarixak. Ordianddu bihar danerako akaso biajiak ez dau merezi, oiñez trankil asko fan leikelako, baiña behin egitteko ez dauela txarto esango neuke. Gaiñera eta batez be beroketan dauen egunetan egundokue izeten da azalez-azal dauketzunaren besapeie usaiketie (Eau de kresala esaten dutsiela uste dot perfume edo lurriñ horri).

Montjuicerea aillegau eta han Bartzelona domiñetan dauen egixe dau, Pariseko Montmatreren tankerie daukenik ezin esan baiñe han gaiñien be margolarixek ikusten die: baten karikaturie, bestien aerosolaz eginddako koadrue,…

Montjuicen be beste teleferiko antzeko bat dau, berau Eaudekresala baiño modernuaue, horrek teleferiko berrixorrek bestiak itxi gaittuen lekutik gorautxuau eruaten dittu bidaiarixak, justo tontorra baiño beheratxuau.
Muiñoaren tontorrien Armadako museue topatuko dou. Sarreria ordainketie derrigorrezkue da eta gura izan ezkero, apurtxo bat gehixau ordainddute barruko gelak ikusi leike.


Sarrerie apurketan dauen gizona Bartzelonako kondien oiñordekoren bat dala esango neuke, zehatz esanda bostgarren kuadroko tipuaren ondorengue, justo Fernando katolikuan aurrien dauen morroian igual iguala da. Orduantxe hasiko die Españako erregiak Bartzelonako kondiak izeten, danak Juan Karlos Lelenguaren aita kendute. (Frankoaz ez ei zan oso ondo eruaten)

Kuadruak pasau eta arma ezberdiñak erakusgai: Ezpatak, alabardak, pistolak, kañoiak,… Valentzian eta Kataluñan einddakuez gaiñ Plaentxin eginddako pistola eta eskopetak nabarmenketan die.

-Hi Isaak jarri hai kañoi horren onduen argazki bat atara bihar dustat eta.

Argazkixe atara eta plakatxuen 1943an Plaentxi edo Soraluzen einddakue dala konturatu gare.

-Nire aittak einddakue izengo dok kañoioi. 14 urteaz armak egitteko fabrikan sartu eta jubilau arte bertan egon zuan.

Manolo Galarraga antza 1920an sortutakue da eta kañoiak egittiaz gaiñ beste salatan agerketan dien Star pistolak be zientoka egin zittuen.
-Nire tio be gerra ostien fabrika igualien ibilittakue dok. Gerra ostien militarizatu egin jittuen. Bigarren gerrate mundialien makiña bat biher euki juen armok egitten.

Ondo bukaketako bertako patixuan dauen terrazatxuen jateko zukzeuk (Self. service) bakarrien bazkalketie erabagi dou..Klaustroan dauzen egazkiñen kontrako kañoien ixiltasunak gogoetarako betie emuten dau plater konbinatuen azkenak egitten dauen bittartien.

Batzuen desgrazia bestien salbaziñue bihurketan da batzutan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario