Gaur atxilotu dituzte. Ez dakit bizi garen gizarte hau ekintza salatzeko mugituko den ala ez, dakidan apurra da gaurkoak ere mesede gutxi egiten diola sasi demokrazia honi.
Euskal abertzaleok preso gaude gurpil zoro honetan, estrategia armatuak ez gaituela bateratzen argi dagoela uste dugu batzuk, beste batzuk berriz bere horretan jarraitzen dute (amaiera arte?). ETA Erakundearen katea lepoan trabatu zaigu eta ez badugu estrategiaz aldatzen, ez badugu kate hori mozten, berarekin amilduko gara zulo beltzera.
Epaileen kolpez lortu duten Jaurlaritza aurreneko urratsa besterik ez da ez badugu abertzaleok bat egiten. Azken aurreko su-etenean ikusi zuten indarrak batzen baditugu jokoz kanpo geratzea zein erreza izan daitekeen. Bigarren su-etenaren amaieran haiek ez dute huts egin, estrategiaz aldatu dute eta EAEn boterea eskuratu dute.
Bihotzez baino noiz jokatuko dugu zentzunez? Noizko Alderdi abertzaleen koalizio bat?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario